31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Asteraingo herriguneko zenbait lurzatitan.
Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak 2022ko irailaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, Asteraingo herriguneko zenbait lurzatiei buruzkoa, Asteraingo Kontzejuak sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2022ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301882