31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Zuntz optikoa zabaltzeko plana.
Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2022ko urtarrilaren 26an, 35/2022 Ebazpena eman zuen, behin betiko onesteko Oltza Zendeako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko plana, Fundació Xoln, Güifi.net enpresak sustatua.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Zuntz optikoa zabaltzeko plana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301690