31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionario batzuk izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa ezarri da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak azaroaren 5ean emandako 8E/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuko idazkari tekniko nagusia izendatu zen Unibertsitateko, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki zezan.

Urriaren 15eko 23E/2020 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 31ko 27E/2022 Foru Aginduaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren, eta, horrekin batera, beste izendapen batzuk errebokatu ziren.

Ikusirik departamentu horren ordezkariaren ziurtagiri digitala izateko izendatutako pertsonen absentzia kasu jakin batzuk, Itziar San Martín Erice andrea eta Nuria Esparza Pardo andrea izendatzen dira Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Itziar San Martín Erice andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, eta Nuria Esparza Pardo andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, izendatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezaten.

2. Errebokatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren martxoaren 31ko 27E/2022 Foru Aginduaren bidez egin zen izendapen bat, zehazki, Iñaki Chourraut Aguirre jaunari dagokiona, haren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu baitzuten.

3. Foru agindu hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2023ko urtarrilaren 13an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2300990