31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Caparrosoko José Ramón Zalduendo zahar etxearen zerbitzuko 2023ko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2022ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Caparrosoko José Ramón Zalduendo zahar etxean ematen diren zerbitzuengatik 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartzekoak ziren tasak.

Erabaki hori jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, aurreko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2022ko 255. zenbakia, 2022ko abenduaren 20koa).

Alegatzeko epe horretan, zahar etxea kudeatzen duen enpresaren alegazio idazki bat jaso zen, tasa horien zenbatekoari buruzkoa.

Udalak 2023ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki da aurkeztutako alegazioak baiestea eta zerbitzu hori emateagatiko tasak behin betiko onestea. Tasa horiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean, eta I. eranskinean jasota daude.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluen arabera, aipatu ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari –Udalaren osoko bilkurari, alegia– zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, JOSÉ RAMÓN ZALDUENDO ZAHAR ETXEAREN ZERBITZUKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2023ko tarifak

BEZa BARNE

ZERGA-OINARRIA

BI LAGUNENTZAKO GELA

BANAKAKO GELA

BI LAGUNENTZAKO GELA

BANAKAKO GELA

1.542,80 euro

1.977,98 euro

1.483,46 euro

1.901,90 euro

2.014,15 euro

2.449,33 euro

1.936,68 euro

2.355,12 euro

2.392,94 euro

2.828,11 euro

2.300,90 euro

2.719,34 euro

435,18 euro

418,44 euro

EGUNEKO EGONALDIAK

BEZa barne

BEZa kanpo

EGUNEKO EGONALDIAK (EGUN OSOA), 8 ordu

845,00 euro

812,11 euro

EGUNEKO EGONALDIAK (EGUN ERDIA), 4 ordu

471,84 euro

453,69 euro

Egun solteak, 8 ordu *

56,71 euro

54,44 euro

Egun solteak, 4 ordu *

27,93 euro

27,22 euro

Iragarkiaren kodea: L2301580