31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

1.–Beintza-Labaienko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko aste barneko jaiegunen egutegia, Beintza-Labaienko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2023an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

–Ekainaren 29a: Tokiko besta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Eguneko jornadaren iraupena: 7 ordu eta 25 minutu.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2023. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia:

–Astelehenetan eta ostiraletan 08:00etatik 11:00etara.

5.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta web orrian.

Beintza-Labaienen, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2301550