31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2023rako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2023rako.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2301478