31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2023 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, zeinaren bidez berritzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 10. artikuluan Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamahiru kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposaturik, sindikatu bakoitzak bat.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek proposaturik.

d) Bi kide, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkaritza handiena duten erakundeek (edo erakundeak) proposaturik.

e) Lau kide, Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik.

2023ko urtarrilaren 10eko jakinarazpenaren bidez, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak jakinarazi zuen bere bi ordezkarietako bat aldatu behar zuela eta beste ordezkariaren kargualdia luzatu behar zuela hurrengo aldirako.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2023ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Francisco Javier Santiago Marcos jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak izendatutako kidea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Diego Cenzano Cestafe jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, eta Laura Sandúa Escribano andrearen jarraipena berrestea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari gisa.

3. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2300994