31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2023rako karga-tasak

Arellanoko Udalak, 2023ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen ezartzea honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek, 2023ko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,200.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,200.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Arellanon, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2301585