31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Ordenantza fiskala, Egurtegiak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2022ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arakilgo egurtegiak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia jendaurrean egon zen, argitara eman baitzen 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta Udalaren iragarki-taulan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsi eta haren testua osorik argitaratzeko agindu da.

Arakilen, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

ORDENANTZA, ARAKILGO UDAL MUGARTEKO EGURTEGIAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantzaren justifikazioa

Egurtegiak egiteko obra-lizentzia asko eskatu direnez, beharrezkotzat jotzen da ad hoc araudi bat ezartzea. Gaur egun, eraikin osagarri gisa hartzen dira eskaera horiek txostenetan, Arakilgo Arau Subsidiarioetan ezarritakoaren arabera. Erregulazio hori gehiegizkoa da egurtegiak bezalako eraikuntza-garrantzi txikiko elementuetarako.

1. artikulua. Eraikuntza-garrantzi txikia eta erraztasun teknikoa duten egurtegiak eraikitzeko baimena ematen ahalko da, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

–Egitura: zimendurik gabeko zurezko egitura

–Estalkia: Isurki bat edo bi. Estaltzeko materialari dagokionez, honako hauek onartzen dira: teila arabiarra, teila arabiarren kalitate oneko imitazio-xafla (eredu gisa argazkiak aurkeztuko dira), eta butilo beltz mateko xafla, euskarri zurrun baten gainean jarrita.

–Neurriak:

2 metroko gehieneko sakonera, 8 metroko gehieneko luzera edo 12 metro koadroko gehieneko azalera; edo 25 metro kubiko baino gutxiagoko bolumena, pilaketa linealen kasuan.

Gehieneko garaiera teilatu-hegalera: 2,2 m.

Gehieneko garaiera osoa: 2,5 m.

–Kokapena:

Ez da kontuan hartuko eraikinetara bitarteko gutxieneko edo gehieneko distantziarik, eta eraikin nagusiaren fatxadaren ondoan kokatzen ahalko da, baldin eta eragin negatiborik ez badu multzo arkitektonikoan edo ingurunearen funtzionamenduan (mugikortasuna, etab.). Egurtegia eraikin nagusiaren ondoan badago, bereziki kontuan hartuko dira eraikinaren kalitatea, estalkiko materialaren aukeraketa eta itxura ona eta akabera orokorra.

Lurzatien mugan ere instalatzen ahalko dira, muga horma batek osatzen duenean. Kasu horretan, hormak zehaztuko du gehieneko garaiera.

Espazio publikoan egurtegiak onartuko dira, baldin eta kontzejuak edo udalak aldez aurretik baimendu badu.

Kontrahorman egiten diren egurtegiak horren luzetara eginen dira.

Lurzatien mugetan, espazio publikoan edo bideen zortasun-eremuetan kokatutako egurtegien kasuan, sustatzaileek konpromisoa hartuko dute egurtegia kentzeko, beharrezkoa izanez gero.

2. artikulua. Etxebizitza bakoitzeko egurtegi bakarra onartuko da.

3. artikulua. Erabilera: Egurtegiak soil-soilik egur-bilketarako erabiliko dira, eta ezin izanen dira inola ere erabili pertsonak aterpetzeko.

Iragarkiaren kodea: L2301579