31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

19. ordenantza fiskala, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantza fiskalean.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen 19. ordenantza fiskala behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301576