31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO BIGARREN ALDIA: "Montes de Cierzo II. haize-parkea berrindartzea", Tuterako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 1053-6-CE.

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikulua aplikatuz, jendaurrean jarri ziren "Montes de Cierzo II. haize-parkea berrindartzea" izeneko aurreproiektua eta haren ingurumen inpaktuaren azterketa, horren gaineko iragarkia 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8koan, argitaratu ondoren.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenaren bidez, honako haize-parke hauen eta haien ebakuazio-azpiegituren aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen, Eólica Montes de Cierzo SLUk sustaturik: "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea" (1176-CE), "Montes de Cierzo I. haize-parkea berrindartzea" (1053-6-CE) eta "Montes de Cierzo II. haize-parkea berrindartzea" (1053-6-CE).

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu, besteak beste, ingurumen inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak betetzeko. Horrenbestez, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, honako espediente hau jendaurrean jartzen da:

–Eskatzailea: Eólica Montes de Cierzo SLU.

–Xedea: aurreproiektuaren aldaketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: "Montes de Cierzo II. haize-parkea berrindartzea" izeneko haize-parkea, 6,4 MW-eko potentzia unitarioa (guztira, 32 MW-eko potentzia) duten 5 haize-sorgailuz eta horien ebakuazio-azpiegiturez osatua.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultatu ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/repotenciación-montes-de-cierzo-ii-parke-eolikoa-aldatua-espediente-1053-6-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2302006