31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO BIGARREN ALDIA: "Alba Renova C1" eta "Lamparilla" instalazio fotovoltaikoen ebakuazio azpiegiturak aldatzea, Lodosako udal-mugartean (5016-CE eta 5080-CE espedienteak). Solar Fotovoltaica Navarra SL da sustatzailea.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedaturikoa betez, jendaurrean jarri ziren "Alba Renova C1" (5016-CE espedientea) eta "Lamparilla" (5080-CE espedientea) instalazio fotovoltaikoen eta haien ebakuazio azpiegituren aurreproiektuak, Solar Fotovoltaica Navarra SLk sustatuak (iragarki bana argitaratu zen 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an).

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 130E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren txostena eman zen aipatu proiektuetarako.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu, besteak beste, espedientea izapidetzean ezarritako baldintzak betetzeko. Horrenbestez, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, honako espediente hau jendaurrean jartzen da:

–Eskatzailea: Solar Fotovoltaica Navarra SL.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: "Lamparilla" eta "Alba Renova C1" instalazio fotovoltaikoen ebakuazio azpiegitura aldatzea, Lodosa TBAraino (I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU da horren jabea).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ebakuazio-azpiegitura-eguzki-planta-fotovoltaikoak-aldatua-espedienteak-5016-eta-5080-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2301880