31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Zangozan goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, meatze-ustiategi bat argindarrez hornitzeko (SAT11399 espedientea). Sustatzailea Geolcali SL da.

Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, "Mina Muga" (Nafarroa eta Aragoi ) proiektuaren ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen (2019ko ekainaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 148. zk.).

Ingurumen inpaktuaren adierazpen horretan, besteak beste, aztertu eta ebaluatzen dira meatzaritzako proiektuari lotutako goi tentsioko instalazio elektrikoek eragindako ukipenak, eta ezartzen ditu sustatzaileak bete beharko dituen baldintzak instalazio horiek egitean. Berariaz sartzen da iragarki honen xede den linea elektrikoa.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da goi tentsioko honako instalazio elektriko honetarako aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera, Geolcali SLk aurkeztua:

a) Espedientea: SAT11399.

b) Eskatzailea: Geolcali SL.

c) Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal mugartea.

d) Helburua: meatze-ustiategia argindarraz hornitzea.

e) Ezaugarri nagusiak: 66 kV-eko (LASAT 1) goi tentsioko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, "Zangoza TA" azpiestaziotik "Zangoza BA" banaketa-azpiestazioarekiko konexioraino.

Linea elektrikoa hiru azpitartetan banatzen da:

–1. azpitartea: Lurpeko linea, zirkuitu bikoitzekoa, 66 kV-ekoa.

  • Jatorria: Posizio berriak Zangoza TAn.
  • Bukaera: Zangoza TAren barruan, neurketa-ekipoak esparru hesitu batean.
  • Luzera: 370 metro.
  • Eroalea: HEPRZ1 (AS) 36/66kV 3x1000 mm² AL+H75Cu.

–2. azpitartea: Lurpeko linea, zirkuitu bikoitzekoa, 66 kV-ekoa.

  • Jatorria: Zangoza TAren barruan, neurketa-ekipoak esparru hesitu batean.
  • Bukaera: Proiektatutako aireko linearen 00.01 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Luzera: 2.065 metro.
  • Eroalea: HEPRZ1 (AS) 36/66kV 3x1000 mm² AL+H75Cu.

–3. azpitartea: Zirkuitu bikoitzeko aireko linea, 66 kV-ekoa eta duplex motakoa.

  • Jatorria: Proiektatutako aireko linearen 00.01 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Bukaera: Proiektatutako aireko linearen 00.05 euskarria, jarri beharrekoa.
  • Luzera: 829 metro.
  • Eroalea: 337-AL1/44-ST1A (garai bateko LA-380) + OPGW 53G/68Z.
  • Euskarriak: 62E motako dorre metalikoak, 1. eta 2. seriekoak eta Condor seriekoak.

f) Obra gauzatzeko aurrekontua: 2.142.240,38 euro.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11399

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2301129