31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

901E/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 12. aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 490E/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 12. aldaketaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan, txostenak egin zitzaten eskatu zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aipatu tramitazioari buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak txosten horiek egin dituzte, dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den aldian, Arangurengo Udalak honako alegazio hauek aurkeztu dizkio 3100806-Mutiloa Industrialdea estazioari:

1. Alegatzen da proposaturiko kokapena erabat bateraezina dela eremu horretarako onetsitako determinazioekin. Determinazio horiek jasota daude Arangurengo lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduan (LOEE), Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Departamentuaren eta Arangurengo Udalaren artean sinatutako aurretiazko hitzarmenean, eta Arangurengo Udal Plan Orokorrean.

Horri dagokionez, aditzera eman behar da ezen, Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren 2022ko azaroaren 7ko txosten teknikoan ezartzen denez, hiri-lurzoruan egin beharreko jarduketak izaki, ez dela baimenik behar, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aurrekoaz gain, aditzera eman behar da, orobat, espediente honen eginkizuna dela bermatzea aurkezturiko azpiegituren lurralde plana egokitzen zaiela Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen manuei, ez gehiago edo gutxiago egokitzea Arangurengo lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduari (LOEE), Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Departamentuaren eta Arangurengo Udalaren artean sinatutako aurretiazko hitzarmenari edo Arangurengo Udal Plan Orokorrari: Udalak bere jarduketa-eremuan eskatu beharko du horiek bete daitezela, behar diren espedienteen bidez.

2. Alegatzen da Mutiloako 1. poligonoko 55. lurzatian telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat instalatzea, 30 m-ko dorre bat edukiko duena, eta antenak horren gehieneko kotan instalaturik, inpaktu larria izanen dela ingurumenaren eta paisaiaren aldetik Arangurentzat, bizitegitarako nahi den eremu batean, eta aukeran badirela beste kokapen batzuk, eragina minimizatzen dutenak.

Horri dagokionez, aditzera eman behar da ezen, Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren 2022ko azaroaren 16ko txosten teknikoan ezartzen denez, ez dela ingurumen-baloraziorik egin behar, kasu horiek ez baitaude jasorik Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen eranskinetan.

Aurrekoaz gain, aditzera eman behar da, orobat, aldaketa horren kokapenaren aldekoak direla Telefónica Móviles España SAk Azpiegituren Lurralde Planaren 12. aldaketa egiteko izapidean eman diren txosten guztiak, eta hala dago jasorik Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ingurumen Osasunaren Atalak 2022ko azaroaren 9an eman txostenean eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren txostenean.

3. Alegatzen da Arangurengo Udalak badaramatzala urte batzuk ekintzak egiten, industria-erabileren ordez pixkanaka bizitegi-erabilera berriak ezartzeko.

Horri dagokionez, aditzera eman behar da ezen, 1. alegazioari erantzutean azaldu denez, espediente honen eginkizuna dela bermatzea aurkezturiko azpiegituren lurralde plana egokitzen zaiela Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen manuei, ez gehiago edo gutxiago egokitzea Arangurengo Udalak egiten dituen ekintzei, kasu honetan, industria-erabileren ordez pixkanaka bizitegi-erabilera berriak ezartzekoei: Udalak bere jarduketa-eremuan eskatu beharko du horiek bete daitezela, behar diren espedienteen bidez. 2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planak, 10/2002 Foru Legean arautzen diren horiek.

Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitatean duen Azpiegituren Lurralde Planaren 12. aldaketa onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kokapenak eta II. eranskinean ageri diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen Zerbitzura, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzura.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Telefónica Móviles España SAri eta alegazio-egileei jakinaraztea, eta aditzera ematea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.– Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde.

I. ERANSKINA

Kokapenak

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOOR.

Y KOOR.

TUTERA/LABRADAS

3100675

TUTERA

612737

4657622

MUTILOA/INDUSTRIALDEA

3100806

MUTILOA (Aranguren)

613193

4739248

ORREAGA

3101078

ORREAGA

636865

4763282

ERRIBERRI/HEGOALDEA

3101169

ERRIBERRI

611328

4703386

BUÑUEL/INDUSTRIALDEA

3101259

BUÑUEL

625547

4647776

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagozkion udaletan. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta erantsiko dira esposizio erradioelektrikoaren mailen benetako neurketen emaitzak. Neurketak eginen dira erradiazio handiena dagoen toki irisgarrian, arretazko erabilerako eremuak barne direla, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Ondare historikoaren arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak), ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada aurreikusitako lanak egin bitartean, lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Arkeologia Atalari. Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz, ohartarazpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste larritzat hartuko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Operadoreak abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMX eta UTMY koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta adieraztea ez duela aldaketarik izan.

–Biodibertsitatearen Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, baldin eta instalazioa lurzoru urbanizaezinean kokatzen bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Informazio orokor gisa, adierazten da ezen lurzoru urbanizaezineko kokapen guztiek, lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrientzako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dutela baimena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan zehaztuta dagoela, horren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren instalazioak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratu beharko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoengandik.

Iragarkiaren kodea: F2300569