31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko urtarrilaren 25ean hartua, Iruñeko Hiri Gorpuztuaren segizioa interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 315/2022 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Hiri Gorpuztuaren segizioa interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen horretan, jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea eman zen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zenetik aurrera (2022ko abenduak 9), eta ez zen alegaziorik jarri.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, hura interes kulturaleko ondasun deklaratzea eskatzen da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak proposatuta; hori guztia, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz (artikulu horretan interes kulturaleko ondasunen deklarazioa arautzen da).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Interes kulturaleko ondasun immaterial deklaratzea Iruñeko Hiri Gorpuztuaren segizioa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2301289