31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1C/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren 2022., 2023., 2024., 2025. eta 2026. urteetarako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren 2022., 2023., 2024., 2025. eta 2026. urteetarako hitzarmen kolektiboaren testua (31006805011981 kode zenbakia), erregistro honetan 2022ko azaroaren 10ean sartu dena, eta 2022ko azaroaren 4an sinatu dutena, batetik, Nafarroako Metalaren Enpresaburuen Elkarteak (ANEM) eta Nafarroako Metalaren Enpresa Txiki eta Ertainen Elkarteak (APNEM), alderdi ekonomiko gisa, eta, bestetik, UGT sindikatuaren Industria Federazioak (FICA-UGT) eta CCOO sindikatuaren Industria Federazioak, alderdi sozial gisa, eta, orobat, 2022ko abenduaren 29an zuzendua, guztia ere bat etorririk Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren Hitzarmen Kolektiboa, 2022, 2023, 2024, 2025 eta 2026rako (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2300333