31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

93E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, honako hau aldatzen duena: 24722E/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, eta ebazpen horretako akatsa zuzentzen duena, deialdiko eranskinak ez baitziren argitaratu.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 24an emandako 24722E/2022 Ebazpenaren bidez, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira. Ebazpen hori 2023ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, baina deialdirako onetsitako eranskinik gabe.

Eranskin horiek ez argitaratzeaz gain, ikusi da paragrafo bat falta dela deialdiko 6. oinarrian ("Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileak"), eta hortaz, 6.1 oinarriaren amaieran paragrafo hau sartuko da:

"Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen %80k, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitateko bizilagunak izan beharko dute".

Deialdia ez zenez osorik argitaratu, eta laguntzak emateko prozedura banakako ebaluazio bidezkoa denez, eskabideak aurkezteko epea zenbatzen hasiko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, honako hau: 24722E/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, eta honako paragrafo hau sartzea 6.1 oinarriaren amaieran: "Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen %80k, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitateko bizilagunak izan beharko dute".

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 24ko 24722E/2022 Ebazpenaren bitartez onetsitako eranskinak ere. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argiratu eta biharamunean hasiko da zenbatzen.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

II. ERANSKINA

Berregokitzeko espezialitateak

–S4 delakoaren lehentasun estrategikoak eta Nafarroako Industria Planaren zenbait balio-kate:

  • Mugikortasun elektrikoa eta konektatua. Automobilgintza, mekatronika.
  • Elikadura osasungarria eta jasangarria. Elikagaien industria.
  • Medikuntza pertsonalizatua. Biofarmazia, osasun-teknikak.
  • Turismo jasangarria.
  • Energia berdearen industria. Energia eolikoa eta berriztagarriak.
  • Jasangarritasuna.
  • IKT digitalizazioa.
  • Jarduera grafikoak eta bisualak.
  • Diseinua.
  • Ingeniaritza eta makineria aurreratua.
  • Logistika eta garraioa.

–Lanbideak (LES 2011), kontratazio-joera eta urtetik urterako aldaketa positiboak (%) dituztenak:

LES

OKUPAZIOA

1221

Merkataritza- eta salmenta-zuzendariak

2312

Hezkuntza bereziko teknikari hezitzaileak

2651

Publizitatearen eta merkaturatzearen arloko profesionalak

2824

Gizarte-lan eta -hezkuntzako profesionalak

3122

Eraikuntzako teknikariak

3510

Merkataritzako agente eta ordezkariak

3723

Kirol jardueretako instruktoreak

3734

Sukaldariak

3811

Informatika-sistemetako eragiketetako teknikariak

4111

Kontabilitateko langileak

5110

Soldatapeko sukaldariak

5120

Soldatapeko zerbitzariak

5220

Denda eta biltegietako saltzaileak

5621

Farmaziako teknikari laguntzaileak

5833

Eraikinetako etxezainak

5942

Segurtasun-zaintzaileen laguntzaileak eta antzekoak, armatuta joateko gaituta ez daudenak

6110

Nekazaritza-jardueretarako langile kualifikatuak

6410

Basogintzako eta nagura-inguruneko jardueretarako langile kualifikatuak

7111

Hormigoizko obraratze lanetako kofratzaile eta beharginak

7121

Igeltseroak

7191

Eraikinen mantentzailea

7312

Soldatzaileak eta oxiebakitzaileak

7314

Metalezko egituren muntatzaileak

7323

Makina-erreminten doitzaileak eta beharginak

7403

Nekazaritzako eta industriako makinen mekanikariak eta doitzaileak

7510

Eraikuntzako argiketariak eta antzekoak

7521

Ekipo elektrikoen mekanikariak eta konpontzaileak

7701

Abere-hiltzaileak eta haragi industrietako beharginak

8131

Industria-instalazio kimikoetako beharginak

8142

Plastikozko produktuak fabrikatzeko makinetako beharginak

8143

Paper eta kartoi produktuak fabrikatzeko makinetako beharginak

8202

Ekipamendu elektriko eta elektronikoetako mihiztatzaileak

8412

Soldatapeko auto, taxi eta furgoneta gidariak

9442

Hondakinen sailkatzaileak, garbiguneko beharginak eta txatar biltzaileak

9700

Manufakturako industrietako peoiak

Lanbideak kontsultatzeko, sartu lanbidearen kodea (LES) hemen:

https://www.sepe.es/HomeSepe/eu/que-es-el-sepe/observatorio/deteccion-necesidades-formativas.html

III. ERANSKINA.–Arlo estrategikoak eta lanbideak (XLSX).

Iragarkiaren kodea: F2300926