30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontuaren espedientea.

Onespena argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2023ko aurrekontua. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean. Hori guztia, jarraituz xedatutakoari martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Orisoainen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

ORISOAINGO UDALAREN 2023KO AURREKONTUAK

DIRU-SARRERAK

Kapitulua

Izena

Guztira

1

ZUZENEKO ZERGAK

23.350,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

4.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

2.430,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

67.310,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

5.650,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

132.929,60

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

235.669,60

GASTUAK

Kapitulua

Izena

Guztira

1

LANGILERIA GASTUAK

8.850,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

41.310,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

27.311,11

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

158.198,49

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

235.669,60

Iragarkiaren kodea: L2301365