30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak 2022ko abenduaren 14an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onespena argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2023ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Orisoainen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Orisoaingo Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).

Funtzionarioak

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2301361