30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki du onestea, besteak beste, aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, eta 2023. ekitaldirako plantilla organikoa, Udalekoa, Vicente Fontán Udalaren Musika Patronatukoa eta San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatukoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Martzillan, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2301736