30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (toki administrazioari buruzko foru legea) eta harekin bat heldu diren legeetan.

Espedientea Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2023ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

2023ko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaria/Kontu-hartzailea Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Tokia: Hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Administrazio-kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

• Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. A maila. Lanpostua: Idazkaria/Kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

• Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. E maila. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a.

Lan-kontratudunak.

• Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen plantilla honen behin betiko onespenaren aurka paratzen ahal dela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2301366