30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2023ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2koan. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 59.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.– Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 91.645,00 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 77.355,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0.

Diru-sarrerak, guztira: 240.450,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 25.920,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 166.700,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.250,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.580,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0.

Gastuak, guztira: 240.450,00 euro

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2301341