30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Zerga-tasak 2023rako

Irañetako Udalak, 2023ko urtarrilaren 24an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, eta honen berri ematen da, orok jakin dezan:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, aho batez erabakitzen da 2023rako:

Lehenbizikoa.

1.–Ondasunen gaineko kontribuziorako %0,18ko karga-tasa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gehienezko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³ 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2023an. Bi lote 100 euro. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (60 euro bakoitzeko).

Bordaren tarifak: Basokoetxea Bordako jolas jarduera pribatuen erabileraren ordenantzan jasotakoak.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean banatuko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Irañetan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2301381