30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz, Genevillako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela iragarri da.

Interesa dutenek eskabidea aurkez dezakete, Udal Idazkaritzan edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Genevillan, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2301583