30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatea ordeztea

Udal honetako alkateak 2023/47 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2023ko urtarrilaren 27an. Hona hemen haren testu osoa:

Toki entitateen Antolakuntza Jarduera eta Araubide Juridikoei buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2023ko otsailaren 4tik 12ra arte herritik kanpo egongo naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–2023ko otsailaren 4tik 12ra arte, Lur Iosu Larraza Lopez alkateordearen esku uztea nire eginkizun guztiak.

2.–Erabakia interesdunei jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2301514