30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2023ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa

Caparrosoko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 18.ean, eta hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

"18. OINARRIA.–AURRETIAZKO FISKALIZAZIOA ETA KREDITU-ERRESERBA

1. Kontu-hartzailetzako organoak gastuaren aurretiazko fiskalizazioan alderdi hauek egiaztatuko ditu soilik:

a) Aurrekontu kreditu aski baden, proposatzen den kreditua egin edo hartu nahi den gastu edo betebeharrerako egokia den, eta, urte anitzeko gastu konpromisoak hartuz gero, 224. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoa betetzen den.

b) Betebeharrak edo gastuak organo eskudun batek proposatzen ote dituen.

Kontu-hartzailetzako organoak egoki iruditzen zaizkion ohar osagarriak egiten ahalko ditu, baina horiek ez dute inola ere etenik ekarriko espedienteen tramitazioan."

Aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Caparroson, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2301564