30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 54. artikuluan xedatua betetzeko, Cabredoko Udalak dei egiten du udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea ezarriko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cabredon, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2301556