30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2023ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkura berezian, eta legez behar den gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.

Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2023ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2301364