30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko plantilla organikoa. Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Biurrun-Olkotzen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

–Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osag.: %10. Udalen batasunean, Tebas-Muru Artederretako Udalarekin.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapena: %10.

–Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osag.: %10. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Administrazio-egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

León Gárriz, Eva M.ª. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. 4. gradua.

Ena Gracia, M.ª Begoña. Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a.

Iragarkiaren kodea: L2301487