30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 184.675 euro.

2.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 3.350 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 80.399,48 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 8.050 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 296.474,48 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 66.400 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 113.904 euro.

3.–Finantza-gastuak: 500 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 30.120 euro.

5.–Ustekabeak: 300 euro.

6.–Inbertsio errealak: 75.035,48 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 10.215 euro.

Gastuak, guztira: 246.474,48 euro.

Biurrun-Olkotzen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2301485