30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2022ko 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak 2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 12. eta 13. aldaketak egitea onesten duen espedientea jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2022ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta Udal honen ediktu-taulan), behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

12. ALDAKETA

Kreditu-gehigarria sortzea

Gastuak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Autokontsumorako minieolikako aerosorgailuaren instalazioa

19.638,15

ALDAKETAK, GUZTIRA

19.638,15

Finantzabideak

Diru-sarrerak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

11.270,67

Libreki erabakitzekoak

8.637,48

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

19.638,15

13. ALDAKETA

Aparteko kreditua sortzea

Gastuak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Luminaria arrunten ordez LED teknologiakoak paratzea

287.959,63

ALDAKETAK, GUZTIRA

287.959,63

Finantzabideak

Diru-sarrerak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA
(eurotan)

DUS 5000 programaren dirulaguntza

253.371,49

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

34.588,14

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

287.959.63

Iragarkiaren kodea: L2301519