30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa. Erabakia 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an.

Espedientea Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagun nahiz interesdunek azter zezaten, eta erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2023ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Izenen zerrenda

–Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

–Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2301484