30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2023ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arellanon, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2301539