30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa 2019ko, 2020ko eta 2021eko plantilla organikoetan eta 4. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019ko, 2020ko eta 2021eko plantillen aldaketa eta 2022ko plantilla organikoaren 4. aldaketa. Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Jendaurreko epean erabakiari buruzko alegazioak aurkeztu dira, eta 2023ko urtarrilaren 25eko osoko bilkurak erabaki zuen alegazioak ezestea eta aldaketa behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan araututakoaren arabera.

Antsoainen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ALDAKETA 2019KO, 2020KO eta 2021EKO PLANTILLA ORGANIKOETAN ETA 4. ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTUA

(Txandakako lana barne)

BERARIAZKOA

GUZTIRA

Agente lehena

C

%30,91

%45

%75,91

Agentea

C

%20,99

%45

%65,99

Iragarkiaren kodea: L2301635