30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

3. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren 3. aldaketa. Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoaren 2. Aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluan araututakoari jarraikiz.

Antsoainen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

3. ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Bakarra.

"9001 - Atezaina" lanpostua "9003 - Zerbitzu anitzeko enplegatua" lanpostu bihurtzea, honako osagarri hauekin: lanpostuko osagarria, %32,99; arrisku-osagarria, %5; mailako osagarria, %12. Euskararen ezagutza: B2 maila.

Aipatu bihurtzeak 2023ko abuztuaren 5etik aurrera izanen du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2301627