30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2023ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Allon, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2301798