30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen: alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean,eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.

Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Sheila Enériz Tato alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra bitartean.

2. Honako hau jakinaraztea Sheila Enériz Tatori, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2301546