30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsena, egonkortze prozesu bereziaren barnean. Kalifikazio epaimahaia

2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, argitaratu zen deialdi bat, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, epaimahai kalifikatzailea izendatu beharko da hautagaien behin betiko zerrenda onartu baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Horiek horrela, Eduardo Murugarren Francés naizen honek

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsaren deialdiko epaimahai kalifikatzaileko kideak izendatzea. Hona hemen:

–Epaimahaiburua: Eduardo Murugarren Francés.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Iosune Zabala Ijurko. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Edurne Razkin Jaka. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Juana Jaka Garmendia. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Idazkaria: Imanol Goñi Razquin.

  • Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Irurtzunen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2301759