30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

22-02135 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, aurkaratzen duena erabaki bat, zeinaren bidez atxikitzen baitzen honako araudi honetara: egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotakoa

Iragarki honen bidez jakinarazten da 22-02135 zenbakidun gorako jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea 10 -Eskiroz kaleko sarrera-PK 31007 Iruñea), Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, onetsitako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez atxiki zen egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotakora, eta eskatu zuen baliogabetzeko euskararen merezimenduen puntuak euskara nahitaezkoa ez den lanpostu guztietan.

Horregatik, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udaleko Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2301335