30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, deialdi bat onetsi zuen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Deialdiak ondotik ematen diren oinarriak izanen ditu.

Berriozarren, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez funtzionarioen araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Lan-araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte Langileen Estatutuan, ematen diren xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean sailkatuta geldituko dira.

1.4. Lanpostu hutsak betetzearen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuak sartuko dira enplegua egonkortzeko merezimendu-lehiaketaren bidezko edo oposizio-lehiaketaren bidezko hautapen prozeduran, kasuan kasukoa, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Parte hartzen ahalko dute Berriozarko Udaleko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean eta mailan jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

b) Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoera horretan gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

c) Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

4.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, nahitaez, Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan, honako esteka honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/ , II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, eta parte hartu nahi den prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dira.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

–Euskara maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, edo ebazpen honen harira deitutako probetara aurkezteko eskabidea: 51E/2022 Ebazpena, urriaren 4koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez euskararen jakite-maila egiaztatzeko maila-proben deialdia onartzen baita, Nafarroako toki erakundeek deitzen dituzten egonkortze-prozedurei lotuak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko deialdiaren web fitxan.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Epaimahaia lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, behar denean, haien ordezkoek.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea bukatuta, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan deialdiaren web fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan deialdiaren web fitxan.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Erreklamazioak telematikoki jarri beharko dira, Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Lekualdatze-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak. Baloratuko diren merezimenduak.

7.a. Berriozarko Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.b. Euskara.

Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean baina merezimendu gisa kontuan hartuko dela ezarrita dagoenean, 5 puntu emanen dira gehienez, betiere plantilla organikoan ezarritako mailak kontuan hartuta eta ezaugarrien taulan jasotakoarekin bat etorriz.

Maila egiaztatzeari dagokionez, 3.1.c apartatuan xedatutakoa beteko da.

–M1:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 (hitz egiteko) eta B1 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

–M2:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C2 (hitz egiteko) eta B2 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

–M3:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

e) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

7.c. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Berriozarko Udalean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.d. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

7.e. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena formalizatuko da egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, lanpostuak aukeratzeko tramiteak egiteko.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Alkateak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Gobernu batzarrak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Izangaiei ondokoak jakinarazten zaizkie, jarraikiz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak babesteko erregelamendu orokorra, DBEO). Erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95*46/EE Zuzentaraua. Hona hemen izangaiei jakinarazten zaizkienak:

Berriozarko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin (egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa). Langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).

Datuak behar den denboran gordeko dira, zer xedetarako bildu diren, xedea lortzeko beharrezkoa den denboran, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko behar den denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuak lagako dira legeak xedatutako kasuetan, eta deialdian ezarritakoaren arabera emanen dira argitara.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@berriozar.es).

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Berriozarko Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

BERRIOZARKO UDALA

1. Plazen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDU HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

51, 72, 73, 75

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

Osoa

Idazkaria

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

Euskara: P3:C1

Ez

Ez

50

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

Osoa

Idazkaria

Eskola graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

Ez

Euskara: M3:C1

Ez

34

Arkitektoa

A

Lan-kontratuduna

Osoa

Idazkaria

Arkitekturako unibertsitate-titulua

Ez

Euskara: M3:C1

Ez

53

Aukera berdintasunerako agentea

B

Lan-kontratuduna

Osoa

Zerbitzu soziokulturalak

Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa

Euskara: P3:C1

Ez

Ez

10

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Obretan aritzeko.

C

Funtzionarioa

Osoa

Obrak, lorategiak eta garbiketa

Batxilergo titulua edo baliokidea

Ez

Euskara:

M2: C1 ahozkoan eta B2 idatzizkoan

Gidabaimena, B motakoa.

39

Saxofoiko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Saxofoiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala saxofoiaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

40

Piano irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Pianoko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala pianoaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

42

Akordeoiko eta trikitixako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Akordeoi/trikitiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala akordeoiaren/trikitixaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

43

Flautako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Flautako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala flautaren espezialitatean.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

78

Perkusioko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Perkusioko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala perkusioaren espezialitatean.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

86

Tronpetako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Tronpetako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala tronpetaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

119

Tronboiko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Tronboiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala tronboiaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

88, 89, 90, 91, 92, 118

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

102, 104

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

%60

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

94, 95, 96, 97

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

103

Haur eskolako hezitzailea (zuzendaritzako eginkizunekin)

C

Lan-kontratuduna

%60

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

93

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

%33

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Ez

Euskara: M1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

99

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Ez

Euskara: M1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

112

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Euskara: P1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

14

Mantentze-lanetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

Obrak, lorategiak eta garbiketa

DBHko graduatua, eskola-graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

EZ

EUSKARA

(M1: B2 ahozkoan eta B1 idatzizkoan)

Gidabaimena, B motakoa.

115

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Funtzionarioa

Osoa

Obrak, lorategiak eta garbiketa

DBHko graduatua, eskola-graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

EZ

EZ

Gidabaimena, B motakoa

2. Deialdiaren esteka toki erakundearen atariko webgunean.

https://sedeelectronica.berriozar.es/anuncios/convocatoria-para-la-provision-mediante-concurso-de-traslado-en-el-marco-de-los-procesos-de-estabilizacion-del-empleo-publico/

3. Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

Alkatetzaren 2022/0296 Ebazpena, 2022ko maiatzaren 4koa, argitaratu zena 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/36

4. Deialdia onesten duen ebazpena.

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarraren 2023ko urtarrilaren 25eko erabakia.

II. ERANSKINA

Lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabide eredua

https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/01/Anexo-II_solicitud-concurso-traslados_for.pdf.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, lekualdatze-lehiaketako merezimenduetarako

https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/01/ANEXO_III_autovaloracion-meritos_concurso-de-traslado.pdf

Iragarkiaren kodea: L2301466