30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

2022ko apirilaren 23an, alkatearen 2022/43 Ebazpenaren bidez onartu zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Ondoren, eta alkatearen 2022ko urriaren 18ko 2022/88 Ebazpenaren bidez onartu zen partzialki atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Ondoren, 2022ko abenduaren 30ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, baina gaitegia ez zen argitaratu, eta iragarki honen bidez, bada, aipatutako gaitegia argitaratzen da, I. gehigarrian.

Basaburuan, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

I. GEHIGARRIA

Gaitegia

1.–Oinarrizko kontzeptuak garbiketari buruz eta zoruen fitxa teknikoak. Zikinkeria: jatorria eta ezabaketa. Zoruak, sailkapena.

2.–Garbiketa zerbitzuaren antolamendua eta kontrola. Lan taldeak. Garbiketako langileen eginkizunak. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketako materialaren zainketa.

3.–Makinak eta garbiketa sistemak.

4.–Garbiketa sistemak. Zoruan erratza pasatzea; moparekin fregatzea. Altzariak garbitzea. Komunak garbitzea. Kristalak garbitzea.

5.–Zentro publikoak garbitzea. Administrazio eremuak garbitzea. Bainugela eta komun publikoak garbitzea.

6.–Produktu kimikoak garbiketan. Produktu bakoitzaren ezaugarriak. Produktu horien gaineko arau orokorrak. Garbiketak eragindako desinfekzioa. Arriskuak identifikatzea produktu horiek erabiltzerakoan. Produktuen etiketak.

7.–Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako. Produktu kimikoak garbiketan.

8.–Hondakin eta zaborren sailkako bilketa: sailkapena eta tratamendua.

9.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aurrea hartzea; norbera babesteko ekipoak.

10.–Garbiketarako alderdi ekologikoak. Oinarrizko kontzeptuak, hiri hondakin solidoak, hondakinak manipulatzen dituzten langileentzako jarraibideak.

Iragarkiaren kodea: L2301792