30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

257/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Pedro Luis Clavero Ibarra jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Neurologia barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Neurologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, argitaratua), deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen. Ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian zegoen epaimahaia aldatu eta osatu zen. Ebazpen hori 2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Uztailaren 29ko 1572E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2307/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, aipatutako ebazpenaren bidez izendatutako txanda irekiko izangai bati, alegia, David García Azorín jaunari, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaren jabetza hartzen denetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari delako. Beraz, hautapen prozesua gainditu duten txanda horretako izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29koan, Pedro Luis Clavero Ibarra jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pedro Luis Clavero Ibarra jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Neurologia barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 70644 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2301448