30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baita NOVO BANCO SA gordailu-erakundea (Espainiako sukurtsala) Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

NOVO BANCO SA erakundeak (Espainiako sukurtsala, IFK: W0102800J) aitortuta dauka Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen erakundearen izaera.

2022ko abuztuaren 16an, ABANCA SAk Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi zion NOVO BANCO SArekin (Espainiako sukurtsala) xurgapen bidez bat egin zuela, 2021eko azaroaren 30eko legezko datarekin eta 2022ko urriaren 22ko data operatiboarekin.

NOVO BANCO SAren (Espainiako sukurtsala) nortasun juridikoa iraungi denez, bidezko da dagokion foru agindua izapidetzea, behin betiko baliogabetzeko aitortua duen izaera, zergen bilketan finantza-erakunde laguntzailea den aldetik.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. 2023ko urtarrilaren 13an, indarrik gabe uztea NOVO BANCO SA gordailu-erakundea, Espainiako sukurtsala (IFK: W0102800J), Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren arabera.

2. Entitate laguntzailea izateagatik Nafarroako Foru Komunitatearen izenean NOVO BANCO SAn (Espainiako sukurtsala) irekita dauden kontuak ixtea.

3. NOVO BANCO SA (Espainiako sukurtsala) ezabatzea hala ordainketak helbideratzeko nola fitxategiak Editran bidez jakinarazteko prozeduretatik, biak ala biak esleitu baitzaizkio Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den aldetik.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Foru Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorreko eta Aurrekontuetako Zerbitzuari, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalari eta ABANCA SAri.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2300982