30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2022ko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

Onespena argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2023ko aurrekontua, jarraikiz xedatutakoari martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

ZUZENEKO ZERGAK

0,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

0,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

269.568,48

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

62.500,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

332.068,48

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

LANGILERIA GASTUAK

220.754,09

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

41.717,00

3

FINANTZA-GASTUAK

1.003,83

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

0,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

62.500,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

0,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

6.093,56

Gastuak, guztira

332.068,48

Garinoainen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Batasuneko burua, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2301367