30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Mankomunitateko burutzaren ordainsarian

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen aho batez:

Mankomunitateko buruak konpromisoa hartzen du bere eginkizunak betetzen segitzeko eta karguari loturiko beharrezko zuzemen oro egiteko, arratsaldeko ordutegian batik bat. Orobat, goizez egiten diren deialdietara joaten segituko du: Hondakin Partzuergoko Zuzendaritza Kontseilura, NELS sarera, Uraren Ziklo Osoaren Plan Zuzendariaren Jarraipen Batzordera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta gainerako organoetara, non berak erakundearen ordezkari baitihardu.

Ordainsariari uko egin eta gero, proposatzen da kilometrajea eta dietak jaso ditzala, Batzorde Iraunkorreko, Administrazio Kontseiluko eta Batzar Orokorreko gainerako kideei beren kargua betetzeagatik dagozkien berak. Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onartzea Izarbeibarko Mankomunitateko buruak ordainsariari uko egitea eta Gizarte Segurantzan baja ematea 2023ko urtarrilaren 30etik aurrera, horrek murriztu gabe dagozkion eginkizunak betetzeko erabiltzen duen denbora.

Bigarrena.–Onartzea Izarbeibarko Mankomunitateko buruak kilometrajea eta dietak kobra ditzan, udalen ordezkariei dagozkien berak, Batzorde Iraunkorrera, Administrazio kontseilura, eta Batzar Orokorrera joateagatik, 2023ko urtarrilaren 30etik aurrera.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan argitaratzea, 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Indarra aholkularitza-enpresari, Gizarte Segurantzako baja kudeatzeko, 2023ko urtarrilaren 29an, eta azken nomina sortzeko, egun hori artekoa.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2301521