30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIETAKO BILTZARRA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kokoriko Mendietako Biltzarrak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 2an, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 56,52 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 102.000,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 69.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 171.066,52 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 75,12 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 6.709,45 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,05 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 600,00 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa eta bestelako ezustekoak: 100,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak 163.351,90 euro.

VII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 200,00 euro.

Gastuak, guztira: 171.066,52 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Kokoriko Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sunbillan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Biltzarreko burua, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2301875