30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arratoz Ur Mankomunitateak, 2023ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Ezkarozen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Burua, Ana Garreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: L2301800