30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi-gidari profesionalaren baimena ematea

41/2023 Ebazpena.

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki-erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi-zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi-zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren 501/2022 Ebazpenaren bidez (urriaren 28ko ebazpena) Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2022ko azaroaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (288. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

2023ko urtarrilaren 18an Mankomunitatearen iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxiaren baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

1.–Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena ematea:

ALSUA ARISTEGUI, JON

ANSORENA SALA, JUAN BAUTISTA

ANTOÑANA GORRITI, MIKEL

APOLO CASTRO, CHRISTOPHER EDDY

AQUERRETA ECAY, EMILIO

ARMENDÁRIZ OLAGÜE, MIKEL

ASENSIO MARTIN, JOSÉ IGNACIO

ASENSIO PALACIOS, ALBERTO

ASTARLOA ARRASTOA, MIREN ITZIAR

AZANZA URRA, IÑIGO

BAJINARU ADRIAN, IULIAN

CORDUBAN, ALEXANDRU

ERASO RECALDE, CRISTINA

ERASUN HERRERA, IBAI

ERRO MENDIBURU, JUAN LUIS

ETXEBERRIA GOÑI, ALFONSO

EUGUI CABODEVILLA, FRANCISCO

FAGOAGA LEITZA, MIKEL

FAGOAGA LEIZA, MARTIN JOSE

FERNANDEZ BUENO, MIKEL

GARCES PÉREZ, PEDRO MARÍA

GRACIA LANDA, CARLOS

ILUNDAIN GOÑI, ALVARO

INDURAIN IGARRETA, JAVIER

IRAGUI ITURRALDE, AITOR

ITURBIDE REYERO, ASIER

ITURRIRIA BARRENECHE, JAVIER

LARRAINZAR BARAIBAR, PEDRO MARÍA

LARREA ELETA, AIMAR

MARTÍNEZ RÍPODAS, FRANCISCO JAVIER

MENDEZ VASQUEZ, REINALDO AMADOR

NAVARRETE CUEVAS, MIGUEL ANGEL

OLAGÜE SAN MIGUEL, JOSÉ JAVIER

OLMEDO RUBIO, IOSU

OTEGI ALGABA, FELIX SEVERIANO

OZCOIDI ECHARREN, ÁNGEL

PASCUAL OSTA, LUIS MIGUEL

RANZ TORREJON, NURIA

RECALDE ZABALETA, ANA BELÉN

RETEGUI ALZUGARAY, BEÑAT

ROYO LORENTE, DAVID

TURRILLAS CASADO, JOSÉ MIGUEL

VALENCIA OCHOAERRARTE, DANIEL

VICENTE GONZÁLEZ, VALENTÍN

2.–Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2301322