30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 2ko 03/2023 Ebazpenaren bidez, alkatetzaren eginkizunak eskuordetu zitzaizkion Juan Miguel Ariztegui Echenique udal honetako alkateordeari, 2023ko otsailaren 3tik otsailaren 19ra, biak barne.

Eskuordetze hori indarrean izanen da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Zugarramurdin, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L2301723