30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Goranzko doiketak, 2023ra luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen goranzko doiketak 2023ra luzatutako 2022ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 23. eta 33. artikuluekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Vianan, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2301548